XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Probatu zuen Paolok. Birprobatu zuen Ritak.

Berriro probatu zuen Paolok.

Zalantzarik gabe: zerutik eroritako misteriozko gauza hura horixe zen, txokolate puska handi bat.

Markakoa, usainak, zaporeak, ahoan uzten zuen gusto gozo hark adierazten zuen bezala.

@- Ummm, bai gozoa!@- esan zuen Ritak.

- Zoragarria onartu zuen Paolok, ahoa berriro beteaz.

Agian, ikusi egin gaituzte, eta lagunak izateko bota digute txokolatea.

- Zeintzuk? - Martzianoek, beno, hor goikoek. Nortzuk diren ez dakit.

- Niretzat esan zuen ziurtasunez Ritak, zeruan zegoen orbain handia seinalatuz, hori pizza* pizza: taloaren antzeko janari italiarra bat da.

Zuen ustetan, seguruaski, Ritak tarta bat esan beharko zukeen.

Baina Trullon izen bakar bat dago tomatezko pizza eta txokolatezko tarta adierazteko, eta izen hau pizza da.

Inoiz esan daiteke pizza gozoa, bi pizzak bata bestearengandik bereizteko.

Eta tartak, pastelgintzaren alaba nobleak, irainduta sentitzen badira bere ahizpa apalak bezala pizza izenaz deitzen dituztelako, orduan beraientzat okerrago.